Arantzara antolatu du hurrengo mendi irteera Ozkarbik

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 7a

Ekainaren 11rako, zapatua, antolatu dute; izena emateko azken eguna ekainak 9 da.

Nafarroara antolatu du Ozkarbiko mendi taldeak hurrengo txangoa. Sei bat orduko ibilaldia proposatzen dute; Arantza-Mendieder-Ekaitza-Komisko-Arantza. Ekainaren 11n, zapatua, 08:00etan abiatuko dira Elgetatik. Interesatuek ekainaren 9a baino lehen eman behar dute izena udaletxean edo ozkarbi.menditaldea@gmail.com helbide elektronikoan. Garraio gastuak ordaintzeko 10 euroko prezioa du irteera. Dirua egunean bertan jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak