Domekan, ekainak 5, Asentzio eguneko ospakizunak

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko ekainaren 4a

Haur jolasak, meza eta salda eta pintxoak egongo dira 11:00etatik aurrera.

Maala Guraso elkarteak eta Elgetako gaztetxeak antolatuta haur jolasekin hasiko dira Asentzio eguneko ospakizunak. Eguraldia lagun bada festa giroa bazkalordura arte luzatuko da trikitilariekin. Gaztetxekoek taberna ere ipiniko dute. Beste batzuen artean salda eta pintxoak izango dituzue bertan salgai.

Meza eguerdian

Urteroko meza ere esango dute Asentzio ermitan. Angiozarreko parroko Fernando Esnaolak esango du 12:00etan hasita. Jarikotxo baserriak izan du aurten ermitako giltza zaintzeko ardura eta ohikoa da Asentzio egunerakin giltza hori auzoko beste baserri batek hartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak