Ibilbide tematikoa domekan, Intxortako magalean

Erabiltzailearen aurpegia Jaione Carpintero 2011ko eka. 3a, 11:40

Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide tematikoa antolatu dute beste behin Elgetan.

Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izango dute aldez aurretik izena ematen dutenek. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da goizeko 10:00etan; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 km. ko ibilbide tematikoa oinez eginez.

Irteera, euskaraz, domeka honetan izango da, ekainak 5, eta ekainaren 26an, berriz, gazteleraz izango da. Hiru orduko ibilaldi interesgarria izango da. Parte hartzeko interesatuak aldez aurretik izena eman beharko dute  943 71 89 11 telefonoan edota  turismo@debagoiena.net posta elektronikoan.

Prezioa:

            0-6 urte: doan

            7-16 urte: 2 euro

            17 urte edo gehiago: 5 euro

Talde minimoa 12 pertsona.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak