Elgetako bolariek ez dute meritu makala lortu; bi talde aurkeztu dituzte txapelketara, 90 bolaritik gora jaso zuen jardunaldia antolatu zuten apirilaren 16an Elgetako bolatokian eta 13 txirlo jota Segungo Pagaegi nagusitu da Lehendakari sarian.
Bestelako emaitzak
Txapelketan Elgetako bolari onena Jesus Mendibe izan da eta A taldeak bosgarren amaitu du taldekako sailkapenean. Nagusien arteko lehian, berriz, Sabin Arriagak bigarren egin du 20 txirlo jota eta txirlo kopuru berdina jota Segundo Pagaegi hirugarren sailkatu da.
Zapatuko sari banaketan Bolari Eguna ere ospatu zuten Azpeitian; Antonio Antxustegi, Segundo Pagaegi, Sabin Arriaga, Antonio Ibarluzea eta Antolin Arizmendiarrieta omendu zituzten. Bostak Elgetako taldeetako bolariak.
Txapelketako emaitzak hemen.