Antolatzaileak pozik dira parte hartzearekin. Antolatu diren jardueretan parte hartu dute Elgetako kaleetan batu den jendetzak: kale animazioan, musika emanaldietan, kirol jardueretan, artisautza azokan, haurrentzako tailerretan, hitzaldietan, ikus-entzunezko zein erakusketetan, haurren gunean e.a.
Antolaketa ona
Ez da gorabehera nabarmenik egon ekintzaren arabera; "etenik barik, egun osoan zehar ibili da jende asko" ibili dela diote.
Era berean, antolatzaileek eskertu nahi dute jaialdi honen garapena eta arrakasta posible egin duten erakunde eta elkarte guztien lana. Batez ere, Elgetako herritarren inplikazioa jaialdiaren garapenean.
Bukatzeko, "eskerrak eman nahi dizkiegu etorri diren guztiei eta baita ere babesleei".
200 elgetar lanean
Iban Arantzabalek Etxebarri bere blogean egin du hiru eguneko jaialdiaren kronika.