Frontoia prest dago Euskal Herriko boulder txapelketarako eta Herriko plazan gaur hasi dira Mundumirako eszenatoki nagusia muntatzen. Herritarrei eskatzen zaie ipinitako seinalak errespetatzeko. Bihar goizean itxiko dute erdigunea autoendako eta orduan hasiko dira gastronomia, artisautza eta gainerako postuak muntatzen.