Astelehenean hasi ziren frontoia Euskal Herriko boulder txapelketarako prestatzen; aste osoan itxita dago. Udaletxetik adierazi dutenez eguenean ipiniko dute eszenatoki zentrala Herriko plazan eta eguen iluntzean-bariku goizean hasiko dira azoketako postuak muntatzen.
Jakin Salbador kale hasieran ipiniko dituztela gastronomia eta artisautza postuak. San Roke kale hasieran mendiarekin eta senderismoarekin lotutako postuan joango dira eta Maala parkean Gobernuz Kanpoko Erakundeen azoka solidarioa. Abisurik eman gabe iristen diren saltzaileendako (beti egoten dira) Domingo Iturbe kale hasiera eskainiko zaie (bota berria den eraikinaren ingurua). Ostatu pareko aparkalekuan autokarabanen erakusketa ipiniko dute eta Bolatoki inguruan umeen gunea. Akanpatzeko eta autokarabanendako gunea poligonoko kolunpioen parean egongo da.
Aparkalekua poligonoan
Gauzak horrela libre utzi behar dira bariku goizerako Salbador osteko kaleko aparkalekuak, Ostatu pareko parkina, Artekaleko aparkalekuak eta hamar bat aparkaleku Berraondokoan. Gainera, autoak sartzeko eta atzerako arazoak izango dituzten garaje-jabeek abisua jaso dute egun horietan autoa mugitzea aurreikusten badute poligonora ateratzeko.
Erdigunea oinezkoendako
Herrigunea oinezkoendako izango da bariku goizetik aurrera astelehen goizera arte. Zirkulazioa moztu egingo dute Torrealdeako sarreran eta Kataian. Semaforoak argi laranjan egongo dira aste bukaera guztian zehar.