Denok daukagu San Juanekin lotutako argazkiren bat; San Juan sua, San Juan bezperako ekitaldien prestaketa lanak.... Mireia Berriozabalek, Ane Elortzak eta Maialen Elortzak erakusketa egin nahi dute eta argazkiak biltzeko ekimena ipini dute martxan. Lehengo eta gaur egungo argazkiak elkartu nahi dituzte eta herritarren parte-hartzea eskatu dute.
Argazki erakusketa ekainaren 20tik 30era bitartean ipiniko dute Espaloia kafe antzokian. Inork argazkirik edukiz gero jakin kultura etxean, ludoteka-gaztelekuan, antzokian edo udaletxean jasoko dituztela ekainaren 15era arte.
Garrantzitsua da argazkiarekin batera jabearen izen-abizenak ipintzea, izan ere argazki guztiak itzuli egingo dituzte erakusketa amaitutakoan.