Iluntzean iritsiko dira lehenengo motorrak; IV. Motor Jaia hemen da

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 20a

Izango dugu non gozatu; izan ere, ekitaldi guztiak daude herritarrei zabalik.

Hiru eguneko programa landu dute Elgetako Motor Jaiaren antolatzaileek. Gaur, barikua, 20:00etan zabalduko dute izenematea eta afariaren ostean urteroko bolo txapelketa egingo dute bolatokian. Jakin herritar guztiak daudela gonbidatuta bolotan egitera.

Zapatuan, paella erraldoia

Bihar, motorrak izango ditugu ikusgai herriko hainbat tokitan. "Espaloian bost bat motor ipiniko ditugu eta gainerakoak Bolatoki parean egongo dira ikusgai", adierazi dute antolatzaileek. 11:30ak aldera egongo dira ikusgai, motorzaleek goizeko motor ibilbidea egin ostean.

     Aurten lehenengo aldiz paella erraldoia egingo dute. Gaztetxe aurreko gunean egingo dute eta printzipioz 130 lagundako egingo dute. Jolasak, triki-poteoa... ez da animaziorik faltako eta 23:30ean hasita kontzertua egongo da gaztetxean.

Domekan, agurra

Domeka goizean bigarren motor ibilaldia egingo dute motorzaleek eta eguerdian luntxa, opari banaketa eta zozketa egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak