Domekan 869 lagunek dute Elgetan botoa emateko aukera

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 20a

Hautesle-mahaia 09:00etan zabalduko dute eta 20:00etan itxiko dute.

Lasaia izan da hauteskunde kanpaina Elgetan; Bilduk jendaurreko aurkezpen-ekitaldi bat egin du, Aralarrek nahiago izan du komunikabideen aurreko agerraldia egitea eta Elgetako jeltzaleek tokiko komunikabideen bitartez zabaldu dute euren mezua. Noski, hirurek banatu dituzte hauteskunde programak.
"Zerrenda gaztea eta euskalduna gara", adierazi du alkatetzan jarraitzea helburu duen Oxel Erostarbek. "Gura dugu duela lau urte udaletxean sartutako haize freskoak udaletxean jarraitzea. Lau urteko lanak erakutsi digu garrantzitsua dela hankak lurrean edukitzea eta horrela aurkezten gara: hankak lurrean baina etorkizunerako proiektu mordo batekin".
    Elgetako jeltzaleek, euren aldetik, lana, esperientzia eta ilusioa eskaintzen dute. Patxi Basauri alkategaiaren esanetan guztiz lehentasunezkoa da Elgeta 21 martxan jartzea eta poligonora industria ekartzea.

Bilduko alkategai Koldo Goenagak, berriz, indarrak biltzeko unea dela esan du. "Talde lanean dut konfiantza, denek izan behar dute lanerako aukera".

Emaitzak Goiena telebistan

Domekan herritarrek izango dute hitza. Elgetan hautesle-mahai bakarrak egongo da eta 869 lagun daude botoa ematera deituak. Goiena telebistan zuzeneko saioa egingo dute 19:45ean hasita. Elgetako emaitzen berriz izango duzue zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak