Oxel Erostarbe: "Hankak lurrean, etorkizunerako proiektu mordo batekin aurkezten gara"

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko mai. 19a, 14:22

Elgetako Aralar-Independenteak zerrendako kideek Elgetako jardinetan egin dute hauteskundeotako kanpaina ekitaldia.

Talde gaztea eta euskalduna dela esan du Oxel Erostarbe alkategaiak. “Lau urteko lanak erakutsi digu garrantzitsua dela hankak lurrean edukitzea; eta horrela aurkezten dugu gure burua, hankak lurrean baina etorkizunerako proiektu mordoarekin”. Programako ardatz nagusiak azaldu aurretik Erostarbek esan du lau urteko esperientzia eskaintzen dutela herritarren konfiantza eskatu eta duela lau urte Elgetako udaletxean sartu zen haize freskoak udaletxean jarrai dezan. “Lau urteotan erakutsi dugu gestiorako gai garela", gaineratu zuen.

Proiektu nagusiak

Erostarbek proposatzen du etxebizitza zaharrak berriztatzea Elgetako gazteek prezio duin batean erosteko aukera izan dezaten. Bestalde, oinezkoek lehentasuna izango duten herri irisgarri baten alde lan egingo dutela esan zuen. “Eta euskara lehenengo lerroan izango dugu, orain arte moduan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak