Felix Irizar: "Orain bai inauguratuta dago Elgetako lagunartea"

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 19a

Fernando Llorente, Iker Muniain eta Javi Martinez Elgetan izan dira. Intxortako Lehoiak lagunarteak gonbidatuta. Zale zuri-gorriei sinadurak egin, haiekin argazkiak atera... Ahaztuta dago martxoko nahigabea. Argazkiak hemen.

Hirurak batera eta 18:30ak jo aurretik iritsi dira Elgetara. Fernando Llorenteren Porsche zuriak eragin ditu lehenengo miresmen oihuak herrian. Laster eseri dira hirurak Intxortako Lehoiak lagunartekoek frontoian ipinitako mahaian. Ordurako lerroan zain zeuden zaleak.

75 minutu

Argazkiak, kamisetak, baloiak, panpinak... denetarik sinatu dute hiru jokalariek. Eta argazkiak ere makina atera dizkiete; umeekin zein nagusiekin. Hori bai, zorrotz bete dute hitzartutako ordutegia; 18:30etik 19:15era izan dira frontoian zaleekin. Ondoren, Elgetako lagunartekoen txanda izan da eta luntx baten bueltan jokalariekin taldeko argazkiak ateratzeko aukera izan dute. 19:45erako bidean zen, atzera ere, Llorenteren Porsche zuria.

Gustura zeuden Felix Irizar eta konpainia. "Taldeko hiru krak etorri dira eta jende kopuru polita izan da sinadura ekitaldian", zioen. "Orain bai, inauguratuta dago Intxortako Lehoiak lagunartea".

Ekitaldiko argazki galeria ikusgai dago Goiena.net-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak