Egitarau oparoa prestatu dute ludotekako eta gaztelekuko hezitzaileek

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 18a

Gaztelekuko erabiltzaileek, esaterako, afaria egingo dute barikuan eta jaietako asto karrera prestatuko dute zapatuan eta domekan.

Uztailera bitartean ekintza erakargarriz osaturiko egitaraua prestatu dute aurten ludotekako eta gaztelekuko hezitzaileek. Maiatzeko lehenengo ekimena aurreko astean egin zuten gaztelekuko erabiltzaiieek; Espainiako gerrako interpretazio zentroa eta Intxortako ibilbidea ezagutu zituzten. Asteon sukaldaritza tailerra, afaria eta Sesto baserrian jaietako asto karrera prestatzeko aukera izango dute.

     Ekaineko eta uztaileko egitaraua ere beteta dator 10-16 urte bitarteko gazteendako. Irteera Sendavivara (ekainak 4), graffiti ikastaroa (uztailak 12 eta 14), biodantza saioa (uztailak 22) eta gaupasa Asentzion (uztailak 16) dira ekintzetako batzuk. Izenematea zabalik dago maiatzaren 26ra arte. Prezioa 50 euro da.

Ludoteka ekainean

Txikienek ere izango dute non gozatu ekainean. Aurten lehenengo aldiz zabalik egongo da ludoteka zerbitzua  ekainean. Hezitzaileek biodantza ikastaroa (ekainak 7), musika jolasak (ekainak 14), San Juan sua prestatzeko lanak (ekainak 23ra arte) eta gaupasa ludotekan (ekainak 17) iragarri dituzte. Hemen ere maiatzaren 26ra arte dago zabalik izena emateko aukera. Prezioa 20 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak