Eguaztenean, maiatzak 18, Elgetan izango dira Athletic-eko hiru jokalariak. Talde zuri-gorriko lagunarteetaz arduratzen den Javier Huchak, atzo deitu zien Intxortako Lehoiak lagunarteko arduradunei albistea emateko.
Pozik hartu dute albistea Elgetan, izan ere lagunarteak martxoaren 24an egin zuen aurkezpen ekitaldian kale egin zuten Athletic-eko jokalariek. Egun horretan Elgetako umeak jokalarien sinadurarik eta erretratu barik itzuli ziren etxera. Horri buelta eman nahian talde zuri-gorriak konpromisoa hartu du eguaztenean, 18:30ean, sinadura ekitaldia egiteko. "Ekitaldi motza izango da", adierazi du Elgetako lagunarteko presidente Felix Irizarrek. "Jokalariekin argazkiak atera eta sinadurak eskatzeko unea izango da".