Agintaldiko azken osoko bilkura oso berezia izan da; eskolako umeek ikasturtean zehar Eskolako Agenda 21 programaren barruan landutakoak azaldu zizkieten Oxel Erostarbe alkateari eta Ana Gillegi, Patxi Basauri eta Edurne Alberdi zinegotziei. "Aurten energiaren gaia landu dugu", azaldu zieten hasiera hasieratik.
Patruila berdea
Ikasturte honetan ere mota askotako ekintzak garatu dituzte eskolako umeek. Behaketak egin, diagnostiko bat ondorioztatu eta ikusitako akatsei konponbideak jartzen saiatu dira. Gainera, patruila berdeak ere osatu dituzte. Eskolako ikasle guztiak izan dira, txandaka, patruila berdeko kide. Patruila berdeko domina soinean dutela, zortzi egunez behaketa lanak egitea eta energiaren erabilerari buruz fitxak betetzea egokitu zaie.
Proposamenak Udalari
Neska-mutikoek konpromiso batzuk hartu dituzte, baina udal ordezkariei hainbat proposamen ere zuzendu dizkiete.
Herritarren artean eraginkortasun energetikoaren inguruko informazioa zabaltzeko eskatu dute, baita autoa modu eraginkorrean gidatzeko ikastaroak antolatzea ere. Herrian autoa partekatzeko sistemaren bat martxan jartzea komenigarri ikusten dute eta herritarrendako laguntza eskatu dute etxean jasotzen dituzten elektrizitate eta gas fakturak ulertzeko.
Gainera, Udalak energia berriztagarriak bultzatzeko egiten duena azaltzea eskatu dute eta herriko iturriak errebisatzea. Gustura azaldu dira Udalak eskolako berotze-sistema hobetzeko egindako lanekin eta herriko hainbat farola konpontzeko eskatu dute.
Kantxa eta jolastokia
Eskatzen hasita, umeek hainbat eskaera egin zizkieten udal ordezkariei. Eskolako jolastokiaren eta kiroldegiko inguruaren egoerak kezkatzen ditu gehien. "Eskolako futbol zelaiko ateak oso zaharrak daude, zelaiaren erdian zulo bat dago eta ingurua txakur kakaz beteta dago. Gainera, belarra moztu egin behar da eta hesia apurtuta dago", adierazi zuten. Bolatokiko kantxa, berriz, oso hondatua dagoela uste dute.
Eskaera mordoa jaso dute udal ordezkariek. Kontuan hartuak izango direna adierazi zuten.
Eskaera zerrenda
<!-- @page { margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } -->
Eskolan
. eskola zaharra bota ondoren geratu diren kristalak garbitu
. futbol zelaiaren erdian zulo handi bat dago, argi gutxi dago, hesia apurtuta dago eta belarra moztu egin behar da. Ateak ere oso egoera txarrean daude; sokazko sareak ipini behar dira.
. Ziburuak apurtuta daude
. Txakur kakarekin beteta dago eskolako jolastokia. Gure jolastokia ez da txakurrak kaka egiteko tokia!
Skate parkean
. argiztapen hobea ipini.
. aldamenean salto errazagoak ipini, ikasteko.
. Gaizki nibelatuta dago eta ur-putzuak egiten dira.
Bolatoki inguruan
. hesia ipini barrankotik babesteko
. Ziburuak apurtuta daude
. Saskibaloiko kanastak traban dauden
Igerileku bat egitea, goiko parkean argi gehiago ipintzea eta Torrealdeako iturria konpontzea ere eskatu dute.