Gurasoendako bi hitzaldi Baikararen eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 16a

Oihurik gabe nola hezi (maiatzak 20) eta autoestimua (ekainak 3) izango dituzte berbagai.

Baikarak, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioak, bi hitzaldi egingo ditu Elgetan datozen asteotan. Lehenengoa Oihurik gabe hezi delakoa maiatzaren 20ean, barikua, egingo dute, 18:00etan hasita. Baikarako teknikari Esther Martinez gurasoak hainbat teknikaren inguruan trebatuko ditu; gatazken kudeaketan, elkarrizketak hobetzeko jarraibideetan, balioen transmisioan eta jokabide egokiak sendotzeko estrategietan.

     Bigarren hitzaldia ekainaren 3an, 18:00etan, egingo dute. Autoestimua izango dute berbagai. Autoestimuaren garrantzia eta autokontrola nola sustatu aztertuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak