Bilduk ekitaldi politikoa egingo du gaur, barikua, 20:00etan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 13a

Herriko plazan Bilduko hautagaiek programaren ardatz nagusiak azalduko dituzte.

Hasi da hauteskunde kanpaina Elgetan ere. Bildu izango da lehenengoa ekitaldi politikoa egiten. Bariku iluntzerako deitu dute kanpainako lehenengo ekitaldia. Herriko Plazan elkartuko dira, eta, aurreratu dutenez, hautagaiek hitza hartuko dute programaren ardatz nagusiak azaltzeko. Ekitaldian trikitilariak eta bertsolariak ere izango direla adierazi dute. Bertaratzen direnen artean txorizoa eta sagardoa banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak