Oñatiko Ikusi Makusi erretiratu taldeak antzerkia egingo du Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 13a

Barikuan, maiatzak 13, ¿Problemas de pareja…? La solución aquí izeneko antzezlanarekin etorriko dira Elgetara.

Emanaldia 17:30ean hasiko da, Espaloia kafe antzokian. Ikusi Makusikoek bikote harremanen gaineko antzezlana taularatuko dute. Umorea da protagonista antzezlanean. Krisi egoeran daude eta konponbide bila psikologoarengana jotzen dute. Hark antzerako egoeran dauden hiru bikoteren kasuak aztertuko ditu. Seigarren lana aurkeztuko dute esandako taldean parte hartzen duten honakook: Rosi Lucasek, Ana Mari Chaconek, Carmen Maiztegik, Teresa Zubiak, Carmen Goitiak, Ana Mari Liziagak, Asun Arzuagak, Cruz Odriozolak, Josefina Martinek eta Angel Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak