"Autobusa bete egin da eta zazpi lagun dauden itxaron zerrendan", adierazi dute Kutxak Elgetan duen bulegotik. . "Bi solairuko autobusa ipini edo ez, Donostian hartuko dute orain azken erabakia", esan dute. Jakinarazi dute interesatuei lehenbailehen emango zaiela erabakiaren berri.
Santander eta Lierganes ezagutzeko aukera izango du Elgetako erretiratu taldeak eguaztenean. Goizean goiz abiatuko dira Elgetatik.