Elgetako hiru alkategai, Goiena telebistan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 10a

Bost alkategai ditugu Elgetan, hiruk onartu dute Goiena telebistan egindako gonbidapena. Saioa gaur, maiatzak 10, emango du Goiena telebistak 20.45ean eta 22:45ean.

Oxel Erostarbe (Aralar), Patxi Basauri (EAJ) eta Koldo Goenaga (Bildu) hautagaiak izango ditugu Goiena telebistan. Hirurei sei gai eman zaizkie eta gai horien inguruan dituzten proposamenak azalduko dizkigute. Gaiak dira Hirigintza, Ingurumena, Kultura-aisialdia-gazteak, Euskara, Kirola eta Gizarte-ongizatea.

Saioa gaur, martitzena, emango du Goiena telebistak 20:45ean eta 22:45ean. Bihar, eguaztena, ikusteko aukera ere egongo da; 17:15ean, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak