Ludoteka zerbitzua, aurten, maiatzaren amaierara arte luzatuko da. Gainera, maiatzean, ekintza bereziak egingo dituzte. Sukaldaritza tailerra, mendi irteera, ur jolasak eta disko festa iragarri dituzte.
Ekainean ludoteka zabalik
Ludoteka zerbitzua maiatzera arte luzatzeaz gain aurtengo beste berrikuntza da ekainean ere zerbitzua zabalik egongo dela. Astelehenetik barikura bitartean emango du Udalak zerbitzu hori, orain arte moduan 16:00etatik 19:00etara. Interesatuta dauden gurasoek umeko 20 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izenematea zabalik dago ludotekan zein udaletxean.
San Juan suaren inguruan antolatu dituzte ludotekan ekaineko ekintzak. San Juan kantua, dantza... prestatuko dituzte. Gainera, biodantza tailerra eta musika jolasak proposatzen dituzte. Ludotekan gau bat pasatzeko plana ere egin dute.