Tamarizek ez dauka bere magia eta bere eskuen mugimendua gertutik erakusteko beldurrik. Bi orduko emanaldian hogei pertsona inguru igo zituen Tamarizek taula gainera eta guzti guztiak aho zabalik utzi zituen. Tamarizena magia baino gehiago da, ulertu eta azaldu ezinezko zerbait da.
Nola da posible telefonoaren beste aldean dagoen ezezagun batek pentsatu duen karta asmatzea? Nola da posible sokaz lotutako eskuetan zeuden bost karta bat-batean zazpi bilakatzea? Eta gehitu diren bi karta horiek, sokaz lotutako beste esku batzuetan falta izatea? Txan! Txan! Txan! Txan! Horixe da Juan Tamariz.Zalantza barik, karten erregea.
Bihar, Asteleheneko Goiena Paperean irakurri ahalko duzue Juan Tamariz magoaren ikuskizunaren kronika.