Seinaleak ipini dituzte auzoetako baserriak seinalatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 9a

Lanok 23.200 euroko aurrekontua dute eta urrirako amaituta beharko dute.

Baserritarren batzordean hainbat erabaki hartu berri dituzte. Esaterako, Elgetako 50 bat baserri seinalizatzea onartu dute. Bidegurutzetan panelak ipiniko dituzte auzoen eta baserrien izenekin. Lanok amaituta beharko dute urrirako. Aurrekontua 23.200 euro da.

Egoarbitza

Egoarbitza inguruko Gaztelumendi herri basoan, berriz, pinua kentzeko erabakia hartu dute. Zuhaitz autoktonoa da nagusi zazpi hektarea dituen eremu horretan, baina badago pinua, eta guztia kendu nahi dute. Auzoko bideak, berriz, hondatuta daude Iberdrola bertan egiten ari den lanengatik. Lanak amaitutakoan bideak konpontzeko konpromisoa eskatu diote Iberdrolari.

Olatza baserria

Asentzio auzoko Olatza baserrian, berriz, ur hornidura ziurtatzeko lanak egitea onartu dute. Ura topatu, bonbeatzeko sistema ipini eta ur hori baserrira bideratuko dute. Aurrekontua 10.000 euro da eta lanok amaituta beharko dute ere urrirako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak