Ferixa Nagusiko idi probak zalantzan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko mai. 7a, 12:05

Idi probak urtebeteko maiztasunarekin ez egitea aztertzen ari dira.

Ez da behin betiko erabakia, baina gaia mahai gainean dute baserritarren batzordean. "Idi probak egiten jarraitzea da asmoa, baina ez urtero. Lana da, kostu handia du, ez dira idi profesionalak etortzen eta jende askorik ere ez da gerturatzen", adierazi dute batzordetik.
     Udala hasita dago 2011ko azoka nagusia antolatzen. Betiko moduan, idiak izango dira Elgetako azokako ezaugarri nagusia eta aurten ere 15 bat idi pare ekartzea aurreikusten dute. Herriko abereek ere izango dute tokia urteroko azokan eta antolatzaileak hasita daude baserritarrekin lehenengo harremanetan. Barazki eta artisau azokarako izenemate epea ekainean zabalduko du aurten Udalak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak