Koldo Goenaga: "Albiste pozgarria da, ez bakarrik Bildurendako"

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 6a

Bildu legezkoa dela erabaki du Auzitegi Konstituzionalak. Elgetako alkategaia pozik azaldu da.

Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ezagutu ostean, orain bai, esan dezakegu Bilu ere udal hauteskundeetan izango dela. Bost izango dira, beraz, alkatetzarako hautagaiak.

     Bilduk Elgetan aurkeztu duen zerrendan Koldo Goenaga da zerrendaburua. Goenagaren esanetan pozez hartu dute albistea. "Albiste pozgarria da, baina ez Bildurentzat bakarrik", adierazi du. "Nire ustez Euskal Herri guztiarendako da aukera bat; ia behingoz herri honendako bakea lortzen dugun. Orain, lana egin beharko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak