Juan Tamariz Elgetako magia mostran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 5a

Juan Tamariz mago ospetsua Elgetan izango da egubakoitzean eta zapatuan. Elgetako magia mostrak zazpi urte bete ditu, eta urteurrena ospatzeko munduko mago onenetarikoa ekarriko dute. Urte asko dabiltza Elgetan Tamarizen atzetik; azkenean, lortu dute Tamariz Debagoienean izatea.

Bihar, egubakoitza, egingo du lehen emanaldia, 22:30ean, Elgetako Espaloia antzokian. Sarrerak on line eros daitezke, edo Espaloian bertan. Bazkideendako 20 eurotan daude salgai eta gainerakoendako, 25 eurotan.
Espaloiko lagunek gogoratu dute jarlekuak ez direla zenbatuak eta komeni dela garaiz iristea Espaloira.
Etzi, zapatua, beste emanaldi bat egingo du Tamarizek Espaloian. 22:30ean izango da.

Egubakoitzeko sarrerak hemen eros daitezke.

Zapatuko sarrerak hemen eros daitezke.

Argentinako bikotea

Domekan, Argetinako Tangorditos taldeak magia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du herriko kaleetan. 12:45ean izango da, eta umorea izango da ikuskizunaren ardatza.
Ordubete inguruko ikuskizuna izango da eta gazte eta helduei zuzendutakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak