Eskola zaharraren espazioa, aparkatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 5a

Eraikin hori botatzea izan da eskola ingurua urbanizatzeko proiektuaren lehenengo pausoa.

Duela 15 bat urte itxi ziren eskola zaharreko ikasgelak. Ordutik hona, eraikinari askotariko erabilerak eman zaizkio; gazteleku zerbitzuaren behin-behineko egoitza izan zen bolada baten, Elgetako Ostiada Oi! musika taldearen eta beste talde batzuen entsegu lokala ere izan da. Haren egoera eskasa dela-eta, azkenaldian ia hutsik egon da. Azken erabiltzaileak grabazio estudio txiki bateko kideak izan dira: Northern Drunken izeneko grabazio estudioko kideak, hain zuzen ere.
     Bada, Pazko astean hasi zituzten eraikin zaharra botatzeko lanak, eta amaituta daude. Beste itxura bat hartu du gune horrek eta Udalak jakinarazi du aparkatzeko erabili ahalko dela orain espazio hori. Hori bai, ez dute aparkalekurik egingo bertan eta, oraingoz, Udalak ez du gune hori asfaltatzeko asmorik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak