Ibilgailuak ez sartzeko itxiturak Intxortako igoeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko maiatzaren 6a

4x4 ibilgailuek kalteak eragiten dituztelako hartu dute neurria.

Udal ordezkari Edurne Alberdik aditzera eman duenez, itxiturak ipini dituzte Intxortako igoeran. "Asko dira inguru horretan gora eta behera ibiltzen diren ibilgailuak eta kalte handiak sortzen dituzte. Bide guztiak hondatuta daude", esan du. Lur partikularrak izanik jabeek horrela eskatuta itxiturak ipini direla adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak