Elgetako frontea bertatik bertara

Ander Monedero 2011ko apirilaren 21a

Debagoieneko zein kanpoko 12 lagunek bisitatu dute frontea. Hilabetean bi aldiz egin daiteke bisita gidatua, baina Aste Santuko oporrak direla-eta gaur egitea erabaki du Mankomunitateak.

Espainiako gerran Elgetako Intxorta mendia izan zen frontea bisitatzeko eta gerra  galdu zutenek indar Frankistari nola eutsi zioten azaltzen duen ibilbidea da. Frontea ezagutzeko egin duten lehen gauza maketa ikustea izan da eta ondoren, gerra bizi izan zuten pertsona batzuen testigantza jasotzen duten ikus-entzunezko lana ikusi dute. Ondoren, motxila gainean hartu eta Elgetatik Intxortara bidean jarri dira.

Bisitariek gustura entzun dituzte gertatutakoaren azalpenak eta, baten batzuk, gerra horretan parte hartu zuten senitartekoek non borrokatu zuten ikusi ahal izan dute. Bisitariei gehien gustatu zaiena trintxeretan zehar ibiltzea eta 'La Belga' izeneko postua izan dira. Ibilbidearen bukaera bisitariak pozik azaldu dira eta oraindik ere justizia egin ez dela nabarmendu dute.

Hona hemen argazki galeria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak