Udal ordezkari Edurne Alberdik aditzera eman duenez, itxiturak ipini dituzte Intxortako igoeran. "Asko dira inguru horretan gora eta behera ibiltzen diren ibilgailuak eta kalte handiak sortzen dituzte. Bide guztiak hondatuta daude", esan du. Lur partikularrak izanik jabeek horrela eskatuta itxiturak ipini direla adierazi du.