Koldo Goenaga da Elgetan Bilduren alkategaia

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 18a

Koldo Goenaga eibartarra da, LAB-eko afiliatu izandakoa eta kirolzalea.

Gauerdian amaitzen da udal hauteskundeotarako hautagai-zerrendak aurkezteko epea. Orduan ezagutuko ditugu alkategai guztien izenak eta osatu dituzten zerrendak osorik.

     Momentuz hiru alkategai agertu dira, azkena Koldo Goenaga Bildutik.  Beste bi alkategaiak dira Aralarretik Oxel Erostarbe eta EAJ-tik Patxi Basauri. Erostarbe legebiltzarkidea da eta Elgetako alkatea aurreko lau urteotan. Basaurik, berriz, 66 urte bete berriak ditu eta Elgetako alkate izan da 30 urtean, 1976tik 2007ra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak