Frontenis txapelketako lau bikote finalistak erabakita

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 19a

Bi finalak apirilaren 30ean jokatuko dituzte.

Erabakita daude Elgetako III. Frontenis txapelketako bi finaletan izango diren bikoteak. Finalak apirilaren 30ean jokatuko dira eta txapelketa mistoko bikoteak Maider Osa-Anartz Agirre eta Rebeka Ubera-Mikel Arkarazo izango dira.    

     Gizonezkoen txapelketan, berriz, aurrez aurre izango dira Haritz Gallastegi-Eñaut Arantzeta eta Iñaki Olaortua-Mikel Beretxinaga bikoteak.

     Azken bikote horrek 25-16 hartu zuen mendean Xabier Ubera-Iban Retolaza bikotea eguenean jokatutako finalerdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak