Arantza Arrieta eta Juanita Beretxinaga kopa banarekin itzuli ziren Elgoibartik hilaren 8an. Debabarreneko erretiratu elkarteek egiten duten mahai-joko txapelketan izan ziren eta nagusitu egin ziren briska jokoan. Elgoibarko eta Eibarko bikoteak kanporatu zituzten, eta, hala, hilaren 28an Donostian jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako txartela eskuratu dute. Zorionak, bikote, eta zorte on!