Apirilerako azken zapatuan, hilaren 30ean, egingo dute Ozkarbi eguna. Elkarteko zuzendaritza batzordea badabil prestaketa lanekin. Aurten, afaria egingo dute ohiko bazkariaren ordez.
Izenematea zabalik
Ozkarbiko bazkideek zabalik dute hilaren 26ra bitartean afarirako izena emateko epea. Zuzendaritza batzordetik soinujoleekin alaitutako txikiteoa, afaria (21:30ean) eta afal osteko dantzaldia proposatzen dituzte. Afariaren prezioa 15 euro da. Izenematea elkartean bertan zein emailez (ozkarbi.elkartea@gmail.com) egin daiteke.
Afaltzeko menuan sarrerakoak, legatz frijitua eta tarta izozkiarekin. Ura, ardoa eta xanpaina barne.