Gaur erabakiko dute frontenis txapelketako azken bikote finalista

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 14a

Gizonezkoen txapelketako bigarren finalaurrekoa gaur, eguena, jokatuko dute.

Xabier Uberak eta Iban Retolazak gaur, eguena, izango dituzte aurrez aurre Iñaki Olaortua eta Mikel Beretxinaga. Elgetako III. Frontenis txapelketako finala jokatzeko txartela dago jokoan. 19:15ean emango diote hasiera partiduari Elgetako frontoian.

Gainerako finalistak

Apirilaren 30ean jokatuko dira aurtengo bi finalak. Bikote mistoen txapelketako finalistak Anartz Agirre-Maider Osa eta Rebeka Ubera-Mikel Arkarazo bikoteak dira. Gizonezkoen txapelketan berriz finalean dira Haritz Gallastegi eta Eñaut Arantzeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak