Patxi Basauri, EAJren Elgetako alkategaia

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 13a

Zortzigarren aldiz Patxi Basauri izango da Elgetan jeltzaleen zerrendaburua.

Maiatzeko udal hauteskundeetan alkategai izango da Patxi Basauri. Elgetako alkate izan da 30 urtez; 1976tik 2007ra. 66 urte ditu eta elgetarra da. Azken agintaldia, maiatzean amaituko den honetan, oposizioan egin da. Alkatetzara itzultzeko ilusioarekin aurkezten da udal hauteskundeotara.

Jeltzaleen zerrenda osatzen dutenen izenak ezagutzeko astelehenera arte itxaron beharko dugu. Jeltzaleek aste bukaeran egingo dute Arrasaten Debagoieneko alkategaiak aurkezteko ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak