Irudiko neskato taldea zur eta lur geratu zen atzo Ostatu pareko semaforoaren goiko zatia lurrean ikusita. Nola apurtu zuten ere ikusi zuten. "Auto batek jo du semaforoa eta lurrera erori da zati bat", zioten. 16:00ak pasatxo ziren eta umeak eskolatik irten berriak ziren.
Behin-behineko konponketa
Ostatu pareko semaforoa apurtzearekin bat gainerako semaforoak itzali egin ziren. Udal brigadako langileek egin behar izan zuten hasierako konponketa sistema atzera ere martxan jartzeko. ""Behin-behineko konponketa da egin duguna", azaldu dute udaletxetik. "Orain ikusi egin beharko da behin-betikoa nola egin".