Gipuzkoako bolo txapelketako bosgarren jardunaldia, zapatuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 12a

Elgetako bolatokian jokatuko da; 85 bolari inguru espero dituzte.

Martxoaren 12an eman zioten hasiera Elgoibarren Gipuzkoako 42. hiru txirlo bolo txapelketari. Zapatuan, apirilak 16, Elgetan jokatuko da txapelketako bosgarren jardunaldia. Momentuz Elgoibarko Imanol Osoro doa lehenengo sailkapenean; 17 txirlo jo ditu lau jardunaldiotan. 

Zapatuan, 17:00etan hasita

Dozena bat lagunekin Elgetak talde polita osatu du aurten txapelketarako. Parte-hartzea handia izaten ari da aurten, "azken urteotako handiena" antolatzaileen esanetan. Zapatuan 17:00etan hasiko da txapelketako jardunaldia Elgetako bolatokian.

Elgetako A taldea: Segundo Pagaedi, Antonio Ibarluzea, Antolin Arizmendiarrieta, Antonio Atxustegi, Sabin Arriaga eta Jesus Mendibe.

Elgetako B taldea: Arlindo Almeida, Sebas Arantzabal, Xabier Ortuzar, Garzen Urizar, Aitor Urizar eta Geaxi Ezpeleta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak