Down sindromea duten hamabi pertsona eta beste zazpi musikarik osatzen dute Motxila 21 taldea, tartean Tijuana In Blue, Marea eta Barricadako hiru kide. Bederatzi abestiz osaturiko emanaldia egin zuten, tartean taldearentzat egindako bi abesti: Motxila 21 eta No somos distintos. Bi abesti hauek Down sindromea duten pertsonentzat himnoak dira, izan ere, musikari dioten maitasunaz eta urritasuna gainditzeko duten gaitasunaz hitz egiten baitute.
Zapatuko kontzertua taldearentzat propio moldatutako bertsioekin hasi zuten, tartean Queen taldearen We will rock you abestia. Gero, emanaldiko momenturik hunkigarriena iritsi zen: taldeak dituen bi abestiak jo zituzten. Abesti horietan, taldekideak bi abesti horien hitzekin oso identifikatuta sentitzen dira eta publikoa hunkitzea lortu zuten.
Kontzertua bukatzeko Barricada taldearen Blanco y negro abestia jo zuten eta Iruñako talde mitikoaren abeslariarekin batera, El Drogas-ekin batera, taldeko bi kidek abestu zuten. Gogoz, indarrez eta sentimenduz abestu zuten eta abestia bukatu bezain laster publikoa zutitu, txaloka hasi eta beste abesti bat eskatu zuen. Taldekideek publikoaren nahia entzun eta dituzten bi abestiak errepikatuz bukatu zuten kontzertua.