Lagunen gorabeherak
Euren onenean ez dauden hiru lagunen istorioak ekarriko dituzte Elgetara Monstrenko taldeko kideek. Zuloan daude aktoreak, baxu batean: leku txiki, ilun eta itxian.
Baxuan bizi dira hiru lagunak. Nekez bizi ere. Direna eta izan zitezkeena erakutsiko digute; izan zirena eta izan zitezkeena. Norberaren gezurrak sinisterainoko koplak kontatuko dituzte, dagoeneko kanpo-munduaz lotura zuzena ere galduta izan arren.
Umore absurdoaren bitartez inkomunikazioaren gaia landuko dute. Barne inkomunikazio eta egunerokoa. Horrela lortuko dute ikuslea eszenografiaren parte izatea.
2009an egindako lana
Lau aktorek osatzen dute Monstrenko taldea: Txubio Fernandez de Jauregi, Jon Elola, Andres Bezares eta Jason Guerra. 2009an hasi ziren Tenemos que hablar antzezlana aurkezten.
Antzezlana gaur izango da, barikua, 22:30ean, Espaloian. Sarrerak txarteldegian bertan egongo dira salgai