Barricada taldeko El Drogas Espaloian Motxila 21 taldeko kideekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 8a

Nafarroako taldea da Motxila 21. Talde berezia da, izan ere down sindromea duten eta musika munduan izen handia duten musikariek osatzen dute taldea. Zapatuan izango da saioa 19:00etan, Elgetako Espaloian.

Gonbidatu bereziak izaten dituzte Motxila 21 taldekoek euren emanaldietan. Elgetan izango dira Marea taldeko El Pinas eta Kutxi Romero. Antolatzaileek konfirmatu berri dutena da Barricada taldeko El Drogas ere Elgetan izango dela biharko emanaldian. Aurpegi eta ahots entzutetsuak, beraz, bihar zapatuan Elgetan. Emanaldia 19:00etan hasiko dute. Sarreraren prezioa 6 euro da, 4 euro Espaloiko bazkideendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak