Domekarako Ozkarbi Mendi Taldeak prestatuta daukan mendi irteeran aldaketa bat izan da, ibilbidea Mañarian hasi eta Mañarian bukatu beharrean Urkiolan hasi eta Mañarian bukatuko dugu. Nahiz eta izena eman ez interesa duten herritarrek parte hartu dezakete irteeran. 08:00etarako egin dute hitzordua, domekan, Ozkarbi aurrean. Adin txikikoak guraso edo nagusi baten ardurapean soilik joan daitezke. Prezioa, garraio gastuetarako, bost euro da.