Gas fakturekin lotuta 50 kexatik gora jaso dituzte udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko apirilaren 11

Udaletxean herritarren eskaerak jasotzen jarraitzen dute.

Oxel Erostarbe alkateak bilera eskatu du Repsol enpresako arduradunekin eta bilera horretan herritarren ezinegona zenbaterainokoa den azaldu nahi die.
     Azken hilabetean gas propanoaren prezioak nabarmen egin du gora eta etxe gehienetan min handia egin du martxoko fakturak. Egoera horren aurrean, Udalak herritarren kexak jasotzeko epea zabaldu zuen. "Honezkero 50 idatzitik gora jaso ditugu", azaldu dute Udaletik. "Herritarrek bete behar duten inprimakia prest dugu eta idatziak jasotzen jarraituko dugu Repsoleko arduradunekin bilera hori egin bitartean".

Fakturak aurkezteko eskaera
Udalak prestatu dituen inprimakietan datu pertsonalak eman behar dituzte herritarrek eta udal arduradunek eskatzen dute idatziarekin batera fakturak ere aurkezteko; "Epe bereko fakturak konparazioa egin ahal izateko", adierazi dute. Inprimakia Elgeta.org udal webgunean ere izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak