Barikua, apirilak 8, 19:00etan hasiko dira herrian Korrikaren aldeko ekimenak. Gaztetxetik bertso poteorako gonbita egin dute. Ondoren, afaria egingo dute; paella, solomoa piperrekin, postrea eta kafea.
Korrika Kulturalaren barruan sartzen diren ekimenak dira. Afariaren ostean, gainera, kontzertua egongo da gaztetxean. Ez! eta Eutsi taldeek emanaldia egingo dute, 22:30ean hasita. Sarrera hiru euro da.
Domekan, kantu-bazkaria
Ez dira Korrika Kulturalak Elgetan emango dituen ekitaldi bakarrak. Domekarako kantu-bazkaria antolatu dute Ozkarbi elkartean. 14:30ean emango diote hasiera kantu-bazkariari.