Iñaki Sagasta
Aretxabaletakoak doinu akustikoak eskainiko ditu Espaloian. Lehenengo bakarka arituko da eta gero taldekideekin.
Irungo reggae taldea
Ras Miguel & Tafari 2004an sortutako taldea da, Irunen. Taldearen sortzailea Ras Miguel izan zen; eta, hura da abestien sortzailea ere.
Jamaikako reggae musikaren eta 60ko eta 70eko soul eta blues doinuen eragina nabarmena da talde irundarrean.
2007an argitaratutako Sonitus bilduman sartu zuten Fuego lehenengo singlea. Gaur egun, 2009an argitaratutako Buscando una salida lehen diskoa aurkezten jarraitzen dute.
Hortaz, Elgetako Espaloira joango direnek gaua reggae doinuekin amaitzeko aukera paregabea izango dute.