Astelehenetik aurrera Euskararen astea Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 25a

Hitzaldiak, film emanaldiak, disko-festa eta goi mailako bertso jaialdia iragarri ditu Udalak besteak beste.

Astelehenean herriko tabernetan, dendetan eta elkarteetan kartelak zintzilikatzen dituztenean emango diote hasiera ofiziala Euskararen asteari. Alberto Telleriaren hitzaldia, Korrika txikia, disko-festa Oihan Vegarekin, bi zinema emanaldi eta goi-mailako bertso jaialdia daude iragarrita.

Txapak ipintzeko deia

Ulertzen dotsuk euskaraz. Elgetan euskaraz lemapean deitu du Euskararen astea Elgetako Udalak eta etxez etxe banatuko ditu. Txapa horiek ipintzeko dei egin diete herritarrei. Udal liburutegian, bestalde, euskarazko liburuen inguruko informazioa zabaltzen saiatuko dira datorren astean. Helduendako, gazteendako eta umeendako eskaintza zabala dutela aurreratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak