Apirilaren 9ko papiroflexia tailerrean izena emateko aukera zabalik

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko martxoaren 29a

Egun berean bi saio egingo dira, eta Mari Joxe Azurtzak gidatuko ditu. Proposamena umeendako zein gurasoendako da eta adinaren arabera antolatuko dira taldeak.

Zazpi urtetik beherako haurrendako egingo du Azurtzak lehenengo saioa gaztelekuan; 16:00etatik 18:00etara. Jarraian, zazpi urtetik gorako haurrendako egingo du tailerra; 18:30etik 20:00etara. 

Izenematea doan

Interesatuek Elgetako udaletxean eman behar dute izena. Papiroflexiari buruzko informazio gehiago Mari Joxe Azurtzaren webgunean aurkituko duzue. Bideo bat ere ikusgai dauka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak