Lanpetuta ibili ziren aurreko aste bukaeran Elgetako gazteak. Hitzordua egin zuten bai zapatuan bai domekan. 20 bat gazte elkartu ziren eta elkarrekin Gaztetxeko garbiketa, txukuntze eta konpontze lanak egin zituzten. Sabaian izan zuten lanik gehien eta konponketekin amaitzeko helburuarekin aste bukaera honetan ere elkartzeko dei egin dute. Zapaturako eta domekarako egin dute hitzordua, 10:00etan.