150 sinaduratik gora batu dituzte oraingoz, Elgetako pediatria zerbitzuaren hobekuntza aldarrikatzeko

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko martxoaren 22a

Elgetan, pediatria zerbitzuaren hobekuntza aldarrikatzen jarraitzen dute. Eskaera horrekin, sinadura bilketa abiarazi zuten duela pare bat hilabete eta dagoeneko 150 sinaduratik gora batu dituzte. Hala ere, eskakizunari bere babesa eman gura dionak badu aukera oraindik ere.

Zapatuan bertan, sinadurak batzeko mahaia ipini zuten Ozkarbi elkartearen aurrean.

Gaur egun, Elgetan, pediatria zerbitzua eguenetan izaten dute, pare bat orduz. Zerbitzu hori luzatzea eskatzen dute, bai egun eta baita ordu kopuruz ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak