Txomin Artola: "Betiko kantuak eguneratutako bertsioan eskainiko ditugu domekan Elgetan"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko martxoaren 18a

Domekan, martxoaren 20an, Elgetako Espaloi Antzokira hurbiltzen diren musikazaleak kantuan jarriko dituzte seguru, Txomin Artolak, Anje Duhaldek eta Urbil Artolak kontzertuko kantuen zerrendan-bilduman jasota dituzten abestiei erreparatuz gero. Betiko lagunak direla azaldu du Artolak gaur, egubakoitza, Arrasate Irratian izandako solasaldian eta horregatik, bada, aspaditik zutela elkarrekin emanaldiak egiteko gogoa; hori horrela, iaz lantzen hasitako proiektua aurten gauzatzea lortu dute.

Artolaren esanetan, hiru kanatriak agertzen omen dira hasieratik bukaeraraino eskenatokian eta txandaka abesten dute batak zein besteari lekukoa pasatuz eta elkarri lagunduz.

Elkarrizketa hemen entzungai

Elgetako Espaloian izango den kontzertua aitzaki Txomin Artolari 107.7an egindako solasaldi osoa entzun gura izanez gero, jarraian klik egin besterik ez duzue.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak